Bost gizon atxilotu zituen Poliziak atzo, bikotekideei eraso egin izana egotzita. Bilbon, Donostian, Orion eta Gernika atxilotu zituzten.
Bilbon atxilotu zuten bat, 21 urteko gizonezko bat; haurdun dago bikotekidea. Emakumeak salatu zuen muturreko bat eman ziola eta etxean giltzatu zuela.
Orion (Gipuzkoa) atzeman zuten 36 urteko beste gizon bat, bikotekideari eraso egin izana egotzita. Etxeari su emango ziola esanez mehatxatu zuen.
Donostian beste bi gizon atxilotu zituzten: 43 urteko gizon bat, eta 64 urteko beste bat. Lehenengoa bikotekide ohiaren lantokira joan zela eta lankideen aurrean eraso egin ziola salatu du emakumeak. Bigarrenak emazteari egin zion eraso, etxean. Emakume horrek salatu zuen urteak zeramatzala tratu txarrak jasaten eta beldurragatik ez zuela lehenengo salatu.
Bosgarrena Gernikan (Bizkaia) atzeman zuten. 23 urteko gizon bat da, eta atzo atxilotu zuten taberna batean bikotekide ohiari eraso egin ziolakoan.