Ertzaintzak bost lagun atxilotu zituen atzo Santurtzin (Bizkaia), ustezko prostituzioa egitea eta adingabeak galbideratzea egotzita. Gaur deklaratuko dute epailearen aurrean. Ertzaintzaren iturrien arabera, bi adingabe, haur bat eta nerabe bat, diru truke ukitu egiten zituzten 60 urtetik gorako gizonezko batzuek, "gurasoak jakinaren gainean egonik". Hasierako harremana herriko parke batean egiten zuten, eta gero taberna edo hotel batera joaten ziren.
Atxilotuetako bi haurraren eta nerabearen gurasoak dira. Beste hiru lagunak ustez adingabekoak ukitzeagatik atzeman dituzte. Bi adingabeak harrera zentro batean sartu dituzte. Ertzaintzak otsail erdi aldera hasi zuen ikerketa.
"Gertakari nazkagarriak"
Atxiloketen harira, Ricardo Ituarte herriko alkateak jazotako "gertakari nazkagarriak" deitoratu ditu, eta justiziak "gogor" egin dezala eskatu du.