Bost pertsona hil dira azken orduetan koronabirusak jota

Larunbatean 828 lagunek eman zuten positibo Hego Euskal Herrian.

PCR probak egiteko laborategia, Gurutzetako Ospitalean. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2020ko abuztuaren 31
08:10
Entzun

Azken orduetan bost pertsona hil dira Hego Euskal Herrian koronabirusak jota. Bizkaiko zaharren egoitzetan lau egoiliar hil dira, eta, horiekin, hamalau dira jada koronabirusaren bigarren kolpean herrialde horietako erresidentzietan hildakoak. Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez, zortzi erresidentziatan daude positiboak: Truiuondo-Zamudio (11), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbo (30), Elorduy-
Barrika (32), Ballesol-Bilbao (5), IFAS Elorrio (15), Albiz Santiago Llanos-Sestao (13), Miranda Fundazioa (1) eta Avellaneda-Sopuerta (1).

Bizkaian hil diren lau egoiliar horiez gain, beste pertsona bat hil da, Nafarroan; 64 urte zituen.

Larunbatean 828 pertsonak eman zuten positibo Euskal Herrian koronabirusa atzemateko PCR probetan. Aurreko egunetan milatik gora positibo izan ondoren, beherakada agerikoa da, baina ez da aintzat hartzekoa PCR proba gutxiago egin dituztelako. 9.056 proba egin ziren larunbatean, eta %9,14k eman dute positibo, ia hamarretik batek.

Bizkaian 359 izan ziren positiboak herenegun, Gipuzkoan 182, Nafarroan 155 eta Araban 128. Larunbatean 32 pertsona ospitaleratu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusak jota. Hegoaldean 41 pertsona daude ZIUn.

Positibo eman dutenean artean Mikel Oiarzabal Realeko jokalaria dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.