Bost urte, erronkaz

Amaia Alvarez.
2008ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Munduan gertatzen diren gauzak jakiteko bidea da. Alegia, egunero gustura egiten dudan gauza». Halaxeesplikatuzuen atzo Kukuxumusuko Edurne Arrizibitak zer den BERRIA beretzat. Iruñeko Maisonnave hotelera hurbildu zenetako bat izan zen Arrizibita, BERRIA ren 5. urtemuga ospatzera gerturatu zenetako bat, hain zuzen ere. Izan ere, kultura, politika eta euskalgintzako ordezkari ugari bildu zen atzo. Xabier Lasa Berriozarko alkatea (NaBai), Marine Pueyo Iruñeko ezker abertzaleko zinegotzia, Txalaparta argitaletxeko Jose Mari Esparza, Joseba Santamaria Diario de Noticiaseko zuzendaria, Aingeru Epaltza idazlea, Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria, Pili Ioldi kazetaria, Iulen Urbiola Euskara Kultur Elkargoko zuzendaria edota Eusko Kultur Fundazioko Gaizka Aranguren izan ziren BERRIA ren lana txalotzeko ekitaldian parte hartu zutenetako batzuk.

Galdera erraza bezain zaila egin genien bildutakoei: Zer da zuretzat BERRIA? «Nire egunkaria, euskalduna naizen aldetik eta kultur arloan lan egiten dudan aldetik», erantzun zuen Pamielako Pello Elzaburuk. Zaldiko Maldiko elkarteko kide Juanja Iturraldek, bere partez, «euskararen normalizaziorako tresna» gisa definitu zuen egunkaria. Bost urte hauetan Euskarazko Komunikazio Taldea EKTk egindako «esfortzua» nabarmendu zuten atzoko ekitaldian bildutakoek. «Txalotzekoa da orain arte egindakoa».

Erronka berrien aurrean dagoenaren «ilusioa» azpimarratu zuen Arrizibitak. Izan ere, zabalkundea du xede EKTk, Hamaika telebistaren, Interneten, Hitzen edota BERRIA beraren bidez. EKTko Joanmari Larrartek adierazi gisa, Nafarroan ere, bi erronka nagusi ditu; batetik, Hamaika telebistaren lizentziak lortzea, eta bestetik, Iruñerriko Hitza sortzea. «Ez dira erronka errazak, baina egin beharreko lanak dira», aipatu zuen Elzaburuk. horren aurrean, galdetutako guztiek gauza bera erantzun zuten: «Herria laguntzeko prest jarraituko du».



HurrenGo eKITaLDIa

Eskualdez eskualde egiten ari diren ekitaldi sortan, honako hau da hurrengoa:



Eibar. Gaur, 19:30ean, UEU Markeskoa jauregian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.