Euskara

Bost urte euskararen aldeko uzta banatzen

arantxa elizegi egilegor
2018ko urriaren 11
16:57
Entzun

Duela bost urte, 2013an hasi zen sortu zen Errigora proiektua. Nafarroako produktuak salduz irabazitako dirua euskalgintzan aritzen diren erakundeen artean banatzea zen helburua. 2013tik 2018ra 800.000 euro bideratu dituzte Nafarroa hegoaldeko ikastola, AEK eta euskalgintzan aritzen diren beste hainbat erakundeetara.

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren laguntza jaso dute, besteak beste, Tuterako Argia ikastolak, Vianako Erentzun ikastolak edota Lodosako Ibaialdek. Errigora proiektuaren onurez galdetuta guztiak bat datoz esaterakoan haren laguntza ekonomikoari esker hainbat lan egin ahal izan dituztela euren ikastetxeetan, baina batez ere nabarmentzen dute auzolanean oinarritutako proiektua dela hau: "Eguna heltzen denean, guraso eta ikasleak laguntzera joaten gara, eta baita bolondres asko ere".

Aurten ere nahi duenak eskuragarri izango ditu Errigorako produktuak. Datorren urriaren 23an aurkeztuko dute aurtengo kanpaina, Iruñean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.