Ertzaintzak atxilotu zuen Gonzalez, martxoaren 29ko greba egunean autobus bati eraso egin izana egotzita. Aurtengo urtarrilean utzi zuten libre, 30.000 euroko bermea ordainduta. Bost urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak harentzat.
Ezker abertzaleak atxiloketa politikoa izan zela salatu zuen Gonzalez atzeman zuten egunean bertan. Hainbat gaztek agerraldia egin zuten atxiloketa salatzeko, eta jakinarazi zuten Gonzalezek gerora ZukGua izango zen ekimenean ziharduela lanean.