Auzitegi Nazionala

Bost urteko espetxe zigorra ezarri diote Kemen Urangari, ETA laguntzea egotzita

Erakunde armatuko militanteentzat bi etxe alokatu izana leporatu diote.

2014ko azaroaren 3a
11:54
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio Kemen Urangari, ETA lagundu izana leporatuta. 2000. urtean erakunde armatuko militanteentzako bi etxe alokatu izana egotzi diote Urangari.

Epaitegiak frogatutzat eman du Urangak Basauriko eta Bilboko bi etxebizitza alokatu zituela, ETAko militanteek erabil zitzaten.

2000ko azaroan bertan, poliziak bi etxeak miatu zituen, ETAren aurka egindako operazio batean. EFE agentziaren arabera, Basauriko etxean lehergailuak aurkitu zituzten, eta Bilbokoan, orain zigortutakoaren hatz markak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.