Donostiako suhiltzaileek eta Ertzaintzak jakinarazi dutenez, gaur goizeko seiak laurden gutxi eta zazpi eta erdiak bitartean bost zabor edukiontziri eman diete su Donostiako Altza auzoan. Hiru kale ezberdinetako edukiontziei eman diete su.
Nolanahi ere, suterik handiena Santa Barbara kalean piztu dute, edukiontzien ondoan aparkatuta zeuden ibilgailuetara zabaldu baita. Ondorioz, bi motor eta furgoneta bat kaltetu ditu. Donostiako Udalaren arabera, 15.000 euro inguruko kalteak egin dituzte erasotzaileek.
Erasoak
Bost zabor edukiontziri su eman diete Donostiako Altza auzoan
Inguruan aparkatuta zeuden bi motor eta furgoneta bat kaltetu ditu suak. Donostiako Udalaren arabera, 15.000 euro ingurukoak dira kalteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu