justizia

Botere aldaketa gauzatu da Konstituzionalean

Espainiako Gobernuak bi magistratu kontserbadore izendatu ditu: Enrique Lopez eta Pedro Gonzalez Trevijano.  Aurretik CGPJk Juan Antonio Xiol eta Santiago Martinez-Vares aukeratu ditu: Xiol progresistek aukeratu dute, eta Marinez-Vares kontserbadoreek.

2013ko ekainaren 7a
19:32
Entzun

Espero bezala Espainiako Auzitegi Konstituzionalean gehiengoa izango dira gaurtik aurrera kontserbadoreak. Lau kide berri izendatu dituzte, eta horietatik hiru kontserbadoreak dira. Horietako bi Espainiako Gobernuak izendatu ditu: Enrique Lopez Juan Karlos Erregea unibertsitateko errektorea eta Pedro Gonzalez Trevijano Auzitegi Nazionaleko magistratua.

Sartu den laugarren kidea Juan Antonio Xiol da. Azken hori, Gonzalezekin batera, CGPJk aukeratu du. Progresistek aukeratu dute Xiol, Auzitegi Goreneko Zibileko presidentea. Kontserbadoreek, ordea, Martinez-Vares aukeratu dute; Auzitegi Goreneko magistratua. Ekainaren 9a baino lehen hartu behar zuen CGPJk erabakia.

Aurrerantzean beraz, gehiago izango dira kontserbadoreak. Orain arte progresistak zazpi eta kontserbadoreak bost baziren, aurrerantzean alderantziz, kontserbadoreak zazpi eta progresistak bost izango dira. 

Sorturen epaian zatiketa egon zen Auzitegi Gorenean, bederatzi magistratuk bozkatu zuten epaiaren alde, eta zazpik kontra. Zazpi horiek boto partikular bateratua aurkeztu zuten, Juan Antonio Xiol epaileak idatzia. Xiolek progresisten babesa jaso du, eta bileran hemezortzi boto eskuratu ditu. Martinez-Varesek, aldiz, kontserbatzaileen hemezortzi botoak jaso ditu. Azken horrek, besteak beste, Katalunian eskoletan gaztelaniaren alde egiten zuten gurasoei eman zien arrazoia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.