Botika enpresen paradisua zen II. Mundu Gerra osteko Europa

2013ko urriaren 13a
17:28
Entzun

Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gutxira, botika enpresa ugari sortu ziren mundu osoan, gatazkak eragindako gaitz eta zaurien negozioaz baliatu nahian. 1960ko hamarraldiaren hasierarako botika aukera zabala aurki zitekeen merkatuan, hasi antibiotiko, analgesiko eta antihistaminikoetatik eta bitamina-gehigarrietaraino. Garai hartan, ordea, herrialde gehienetan ez zegoen ia batere kontrolik. Dirua izatea aski zen nahi zen botika erosteko, horrek eragin zitzakeen osasun arazoen gaineko kezka gehiegirik gabe. Talidomidak eragindako hondamendiak, ordea, egoera irauli zuen. 1961ean, hura debekatu ostean, botiken segurtasunaren gaineko legedia zorroztu egin zuten. Erresuma Batuan, esaterako, Botiken Segurtasunerako Batzordea sortu zuten 1963an; AEBetan, berriz, Elikagai eta Botiken Agentziaren onespena nahitaezkoa izan zen 1962tik botika berri bat merkaturatzeko. Europan, berriz, 1975ean onartu ziren botiken gaineko lehen kontrol neurri orokorrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.