Generikoen artean botika merkeena saldu beharko dute farmazietan. Hala erabaki dute Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako osasun arduradunek. Leire Pajin Osasun ministroa erkidegoetako osasun arduradunekin bildu zen atzo, eta bertan hartu zuten erabakia. Medikuek, gainera, botika generikoak errezetatu beharko dituzte. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dagoeneko egiten dute hori, eta Nafarroan ere lau botikatik batean generikoak erabiltzen dituzte.
Berritzaileak diren botiken prezioak %15 jaistea ere onartu dute, baldin eta 10 urtetik gora badaramate merkatuan eta ez badute ordezko generikorik. Gainera, zein botika finantzatzen dituzten zehazteko mekanismoa indartzea erabaki dute.
Neurri horiekin 2.400 milioi euro aurreztu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Neurriak adosterako orduan izandako adostasun handia nabarmendu du Pajinek. «Argi dago botiken gastuan aurrezteko aukera handiak daudela oraindik ere, eta gaurko bileran argi geratu da hori».
Botika generikoen artean merkeena eman beharko dute farmazialariek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu