Botikak berrordaintzearen aurka eta paperik gabeko etorkinei osasun arreta ematearen alde egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Osasun Kontseiluak. Espainiako Gobernuak osasunean egin nahi dituen murrizketei men ez egiteko asmoa adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak, dekretu batean; Osasun Kontseiluak berretsi egin zuen atzo dekretu hori. Hauteskunde aurretik egindako azken bilera izan zen.
Osasun Kontseiluko kide gehienek berretsi dute Jaurlaritzaren dekretua; Arabako Diputazioak soilik bozkatu du kontra. Jaurlaritzako Osasun kontseilariorde Jesus Maria Fernandezek adierazi duenez, «ondorio txarrak» ekarriko lituzke gizarte talde batzuk osasun babesik gabe uzteak eta botiken truke gehiago pagatzeak.
Osasunbidea hobetu nahian
Nafarroako Medikuen Elkargoko lehendakari Maria Teresa Fortunek txosten bat aurkeztu zuen atzo. Osasunbidean lan egiten duten medikuen eta hogei elkarte zientifiko baino gehiagoren proposamenak jasotzen ditu txostenak; Nafarroako osasun sare publikoaren zerbitzuaren kalitatea hobetzea du xede.
Botikak birpagatzearen aurka egin du Euskadiko Osasun Kontseiluak
Jaurlaritzak mozketen kontra aurkeztutako dekretua berretsi dute; Arabako Diputazioak soilik bozkatu du aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu