Botikak ez berrordaintzeko dekretua prest du Eusko Jaurlaritzak

Erredakzioa
Iruñea
2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak osasunaren esparruan ezarritako neurriei aurre egin nahi die Eusko Jaurlaritzak, eta, horretarako, botikak berriz ez ordaintzeko dekretua prestatzen ari da. Zirriborroa egin du jada, eta profesionalen elkargoetara bideratu du, haien zuzenketak jasotzeko. Asteartean onartu nahi dute. Dekretuaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erroldatutako pertsona guztiek jaso ahalko dute osasun txartela, gutxienez urtebete eman badute bertan.

Pentsiodunek ez dute botiken %10 ordaindu beharko, Jaurlaritzaren dekretuaren arabera. Espainiarenak hori ezarri du. Bi dekretuek bat egiten dute langabezian direnen egoerari buruz: ez dute deus ordainduko. Lanean diren herritarrei dagokienez, berriz, %40 ordainduko dute, orain arte bezala. Espainiakoak 18.000 eurotik beheiti irabazten dutenei bakarrik ezarriko die neurri hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.