Osasuna

Botikak ez ordaintzeko deia egin dute Gipuzkoako pentsiodunek

Botikak hartu eta ordaindu gabe eramatera "animatu" ditu herritarrak Duintasuna elkarteak.

Berrordainketa 2013ko uztailean jarri zuten indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 31
19:12
Entzun

Berrordainketari intsumisioa egiteko deia egin du erretiratu eta pentsiodunak biltzen dituen Gipuzkoako Duintasuna elkarteak. Haien ustez, botikak jadanik ordainduta baitaude "gure zergekin eta egindako lanarekin". Gainera, ez dute bat egiten Eusko Jaurlaritzak dirua itzultzeko darabilen politikarekin. Izan ere, botika berrordaindu duen herritarra "behartuta" dago diru laguntza eskatzera; 18.000 euroko muga ezarri dute, eta, gainera, urtebete itxaron behar du dirua itzul diezaioten.

Hori horrela, botikak ez ordaintzera, dirua ez aurreratzera, "behar dituzten botikak hartu eta ordaindu gabe eramatera" animatu dituzte herritarrak Gipuzkoako Duintasuna elkarteak. 

Eusko Jaurlaritzari ere eskatzen diote berrordinketari uko egiteko, eta nabarmendu dute haren konpentsazio dekretuak ez dituela arazoak konpontzen.

Osasun publiko eta unibertsala

Berrordainketarekin eskubide sozialetan atzera egin dela uste du Gipuzkoako pentsiodunen elkarteak, eta batik bat gaixo kronikoei egin zaiela kalte.

Duintasuna elkarteak, berreordainketa desagertzeko eskatzearekin batera, osasun publiko eta unibertsalaren aldeko aldarria egiten du: "Osasun sistema publikoa, unibertsala, kalitatezkoa, doakoa eta euskalduna nahi dugu". Hala, erakundeei eskatzen diete neurri zehatzak har ditzatela "osasun sistema propioa" lortze aldera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.