Polizia operazioa

Botikak legez kanpo saltzen zituen sare bat desegin dute

300.000 euroko balioa duten 12.000 botika kaxa eskuratu ditu Guardia Zibilak. Nafarroako farmazia batek jarritako salaketaren harira hasi zuten ikerketa.

2014ko uztailaren 2a
11:37
Entzun

Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu, Espainiako nahiz Euskal Herriko farmazietan botikak legez kanpo erosi eta ondoren Europa iparraldeko estatuetan saltzea leporatuta. Operazioan, 300.000 euro inguruko balioa duten 12.000 botika kaxa ere eskuratu dituzte, eta hamahiru lagun auzipetu dituzte sarean zerikusia izatea egotzita.

Operazioa iazko uztailean hasi zuten, Nafarroako botika bateko jabeak salaketa jarri ostean. Haren arabera, telefono dei bat jaso zuten soilik partikularren eros zitzaketen botikak eskatuz.

Sareak Valentzian zuen biltegia, eta botiketako jabeekin "salneurri berezia" hitzartzen zuen; era horretan, botikek irabaziak handitu zitzaketen.

Botikak Erresuma Batuan, Belgikan eta Danimarkan saltzen zituzten, herrialde haietan produktu horiek berak hiru aldiz garestiago saltzen direla baliatuz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.