Osasuna

Botiken berrordainketarako datuak ematearen aurka egin du Arabak

Arabako Foru Aldundiak legedia aldatzea onartu zuen, Espainiako Osasun Ministerioari herritar bakoitzaren ogasun datuak bidaltzeko. Biltzar Nagusiak, ordea, aurka azaldu dira, eta foru gobernuaren erabakia indargabetu dute.

2012ko ekainaren 25a
15:39
Entzun

Botikengatik zenbat berrordaindu behar duten zehazteko Espainiako Osasun Ministerioari herritarren ogasun datuak bidaltzearen aurka azaldu dira Arabako Biltzar Nagusiak. Datuak Espainiari bidaltzeko foru aldundiak onartutako dekretuaren kontra bozkatu dute Bilduk, PSE-EEk eta Ezker Anitzak. EAJ abstenitu egin da, eta PP izan da dekretuaren alde egin duen bakarra.

Bilduren, PSE-EEren eta Ezker Anintzaren arabera, botikak berrordainduz ez da dirurik aurrezten, ezta zerbitzua hobetzen ere. Gainera, salatu dute Eusko Jaurlaritzaren eskumenak urratzen dituela aginduak, eta kezka azaldu dute lehen urratsa izan daitekeelako hau, berrordainketa beste osasun zerbitzuetara zabaltzeko. PP harrituta agertu da EAJren jokabidearekin: "Bizkaiak berak aldatu du legea, eta datuak bidali ditu". EAJk gogorarazi du eskumenak urratzeaz gain neurriak kalte handia egingo diela gaixo kronikoei.

Espainiako Gobernuak hilaren 1ean jarriko du indarrean botiken berrordainketa. Eusko Jaurlaritzak, ordea, dekretu bat onartzeko asmoa du, gaurko kontseiluan, indarrean ez jartzeko.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.