Osasun sisteman murrizketak egiteko Espainiako Gobernuak onartutako errege dekretuari erantzuna aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Gaurko Gobernu Bileran onartutako dekretuak statu quo-a mantenduko duela aurreratu du Bengoak, eta Espainiako erabakiek osasun babesik gabe uzten zituen pertsonei babes hori bermatuko die Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Horrez gain, botikengatik gehiago ez ordaintzeko neurriak ere hartu ditu, eta horien doakotasuna krisiak eragindako talde batzuei zabalduko du. Erretiratuez gain, gutxieneko diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek eta langabezi saria jasotzeko eskubidea galdu dutenek ez dute botikengatik ordaindu beharko
Bengoak ostegunean emango ditu dekretuari buruzko zehaztapen gehiago, bihar Espainiako Gobernuaren nahien berri jaso ondoren. Ordea, bermatu du Eusko Jaurlaritzak aipatu dekretua onartzeko eta indarrean jartzeko eskumena duela, baita baliabide ekonomikoak ere.