Botoa emateko aukerarik gabe geratu dira Australian
Australian bizi diren euskal herritar ugarik ezin izango dute botorik eman hauteskundeetan, orain arteko prozedura aldatu eta abisurik eman ez dietenez botoa emateko garaiz kanpo geratu direlako. Hala salatu zuen atzo Sidneytik euskal herritar batek: «Orain arte EAEko hauteskunde erroldatik bidaltzen zizkiguten botoa emateko paperak. Oraingoan, aldiz, ezer jaso ez eta Euskal Etxean galdetu nuenean, hangoek ere ez zutela deus jaso esan zidaten. Espainiako kontsulatuan esan zidaten prozedura aldatu egin dela eta geuk jo behar genuela erroldara. Aldaketen berri zergatik ez ziguten eman galdetuta, geuk arduratu behar genuela erantzun zidaten. Botoa emateko aukerarik gabe utzi gaitutze».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu