Bozak aurrera ditzatela eskatzeko, manifestaziora deitu du Kontuz-ek

Iruñean egingo dute martxa gaur zortzi 17:30ean, Golem zinema aretoetatik Sarasate pasealekura.

2014ko otsailaren 15a
04:34
Entzun

Kontuz plataformak dei egin du manifestaziora, Nafarroako "egoera tamalgarriaren" aurrean hauteskundeak aurrera ditzatela eskatzeko. Gobernua "ustelkeria kasuetan zikinduta" dagoela salatuko dute bertan.

ELAk, LABek eta Eilas sindikatuek, eragile sozial ugariz gain, babesa adierazi diote manifestazioari, eta nabarmendu dute zabalik dagoela "bat egin nahi duen orori". Erregenerazio demokratikoa. Ustelkeriari ez. Eman hitza herriari lelopean egingo dute protesta.

Javier Aiestaran Kontuz-eko presidenteak azaldu du "Nafarroako Gobernuaren ustelkeriaren aurrean ezinegona eta haserrea adierazteko aukera" eman nahi dietela herritarrei, Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari ohiak Lourdes Goikoetxea Ekonomia kontseilariaren kontra eginiko salaketen ondoren.

"Herritarrek protagonismoa hartu behar dute, ezin dugu albisteei begira geratu eta alderdi politikoen esku utzi erkidegoak bizi duen krisi instituzional larria amaitzeko ardura", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.