Politika

Bozetan parte hartzen ez badute prozesua ezingo dela gauzatu dio Batasunak

Datorren udal hauteskundeetarako bere egitasmoa aurkeztu du ezker abertzaleak Donostian. Erakundeetan egon nahi dutela azpimarratu du Joseba Alvarezek, "gatazkaren konponbidea bultzatzea helburu duen politika egiteko.

2006ko abenduaren 23a
17:50
Entzun
Hurrengo udal bozetarako egitasmoa aurkeztu du gaur ezker abertzaleak Donostian: herritarrei beren ekarpenak egiteko deia egin eta modua erakutsi die, baina ez dute zehaztu nola parte hartuko duten eta zeintzuk izango diren hautagaiak.

Joseba Alvarez Batasuneko mahaikidea izan da hizlarietako bat, eta ezker abertzaleak hurrengo foru eta udal bozetan zein haien atzetik datozenetan parte hartzeko borondate irmoa duela agertu du. "Erakundeetan egongo gara, gatazkaren konponbide demokratikorako prozesua bultzatzen eta herri honentzako ezkerreko proiektu bat gauzatzen", adierazi du. Udaberrikoen atzetik, herrenkan, hauteskunde autonomikoak, Espainiako Kongresurakoak eta Europako Legebiltzarrerakoak etorriko dela zehaztu du, eta horietan guztietan egon behar duela ezker abertzaleak, 2013 arte luzatuko den aro hori "erabakigarria" delako.

Espainiako Alderdien Legea traba handia dela onartu du Alvarezek, baina argi utzi du Espainiako Gobernuari dagokiola indargabetzea, "PPri aurrera ateratzeko laguntza eman baitzioten". Ildo horretatik, PSOEk legea bertan behera uzteko adinako gehiengoa lor dezakeela azpimarratu du. Halaber, ezker abertzaleak hauteskundeetan eta erakundeetan parte hartu gabe konponbide prozesurik ezi dela gauzatu ohartarazi du.

Josetxo Ibazeta Baga Boga baliogabetutako plataformako kideak ere hartu du hitza ekitaldian, eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusia han izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.