Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Bozetan parte hartzera deitu du CCOO sindikatuak

2011ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
«Historiako krisi ekonomiko sakonena bizitzen ari garen une honetan oinarrizkoa eta funtsezkoa delako», hauteskundeetan parte hartzera deitu die CCOO sindikatuak bere afiliatu guztiei, botoa nori eman aholkurik eman ez duen arren.

CCOOko batzorde eraileak esan du enplegu galeraren «odolustea» geratzeko eta lanpostuak sortzen hasteko ezinbestekoa dela administrazio guztiek, gizarte eragileek eta ordezkari politikoek parte hartuko duten hitzarmen bat bultzatzea. Ondasun eta zerbitzuen prezioen gainean eta etxebizitzen gainean esku hartu behar dela uste du sindikatuak, eta zerga sisteman eta finantzetan erreforma sakona egitera deitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.