POLITIKA OROKORREKO EZTABAIDA

Bozetara "berehala" deitzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Barcinari

PSNk aurkeztutako testu bat onartu dute PPNk eta UPNk ez beste alderdi guztiek. Juan Jose Lizarbek esan du Barcina "legezko" presidentea dela baina zilegitasunik ez duela.

Barcina, atzo, Ramirezen hitzaldia entzuten. I. URIZ, ARP
2013ko urriaren 4a
18:55
Entzun

Nafarroari buruzko eztabaidaren bigarren saioa egiten ari dira gaur Nafarroako Parlamentuan, eta Yolanda Barcina gobernuko presidenteari bozetara "berehala" dei dezala eskatuz ekin diote saioari. PSNk aurkeztu du eskaera, eta horren alde bozkatu dute Aralar-Nabaik, Bilduk, Ezkerrak eta PSNk berak; aurka, aldiz, UPNk eta PPNk.

Eztabaidarako bost ebazpen aurkeztuak zituen PSNk, baina lau atzera bota eta bakarra bozkatu dute; hauteskundeak aurreratzearen ingurukoa, hain zuzen. Ebazpenaren defentsa egin du Juan Jose Lizarbe PSNko parlamentariak, eta esan du herritarrek erabaki behar dutela "Nafarroan zein gobernu izan behar den". "Umiltasunez" jokatzeko eskatu dio UPNri; halaber, zehaztu du Barcina "legezko" presidentea dela baina ez duela zilegitasunik. "Lapurtutako botoekin da presidente", esan du.

Lizarberen arabera, oposizioak "mezu bat du gobernuaren jardunik ezaren aurrean"; Barcinak parlamentua desegitea eta bozetara deitzea da mezu hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.