Laida du izena furgonetan ibiltzen diren boluntarioetako batek. Nafarroa Beherekoa da, Oztibarre eskualdekoa. Bere sorterritik igaro zen tartean, ia une oro mikrofonoa eskuan zuela ibili zen atzo. Ozen egiten zuen oihu, eta musikaren erritmora dantza egiten zuen. Lekuko eramaile gehientsuenak, denak ez esatearren, ezagutzen zituen. Izenez deitzen zituen.
Dagoeneko ilea urdinduta duen gizon batek hartu zuen lekukoa 1.119. kilometroan. «Jaitsi eta eraman biok, Karpantak argazkia ateratzeko», esan zioten. Eta hala egin zuen Laidak. «Nor da ba?», galdetu nuen nik. «Erramun, bere aita». Poz aurpegia zuten biek, irribarrea ezpainetan zutela. Une hori kontatzea erabaki nuen.
Gora igotakoan Laidari eskatu nion ea sentitutakoa hitzez azalduko zidan. «Ez, sentitzen dut. Enetzat Korrika hori baino aunitzez gehiago da», erantzun zidan. Oztibarren euskaldun direla aldarrikatzeko bozgorailua behar dute. Hori da Korrika eurentzat, eta serio hartzen dute.
17. Korrika. Furgonetatik
Bozgorailu beharra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu