Egun osoan zabalik izan dira bozkalekuak Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako 23 udalerritan, tartean, Amurrio, Laudio, Portugalete, Gueñes eta Doneztebe. Orotara, 93.000 lagunek izan dute botoa emateko aukera, eta horietatik %14,81ek parte hartu dute bozketetan.
Gaurko egunarekin jada 189.000 lagunek parte hartu dute orain arte 203 herritan egindako galdeketetan. Gaurkoan Portugalete izan da bozketak egin diren herrietatik handiena. Han 3.391 lagun joan dira bozkatzera, %8,31. Jende gehien mugitu duen galdeketa, berriz, Zubietakoa izan da, non herritarren ia erdiek parte hartu duten, %46,77k.
189.000 dira jadanik Euskal Herriaren etorkizunaz hitza hartzeko mobilizatu diren herritarrak azken urteotan. Gaurko galdeketetan 13.667 pertsona mobilizatu dira. Bejondeizuela! #M6galdeketakpic.twitter.com/NyNhmhEYXo
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 2018(e)ko maiatzaren 6(a)
Eguerdian eman dituzte lehen parte-hartze datuak herriz herri. Lehen datuak nahiko baxuak izan diren arren, orduek aurrera egin ahala gora egin dute zenbakiek ere.
6221 herritarrek eman dute botoa dagoeneko. #M6galdeketak aurrera doaz! 📩
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 2018(e)ko maiatzaren 6(a)
[13:00] Parte hartze datuak: pic.twitter.com/X29ciypGOw
Orduek aurrera egin ahala gero eta jende gehiago joan da mahaietara, eta arratsaldeko bostetarako bikoitztu egin da eguerdiko kopurua, 10.923 pertsonara helduta —bozkatzera deitutako herritarren %11,83—. Portugaleten, non 40.000 lagun inguruk zuten bozkatzeko aukera, %6,58koa izan da parte hartzea.
#M6galdeketak 📩
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 2018(e)ko maiatzaren 6(a)
Parte hartzea arratsaldeko 17:00etan.
Participación a las 17:00 de la tarde. pic.twitter.com/W8f6eyV8uZ
Bozka emateko aukera izan dutenen artean, berriz, hainbat izen ezagun daude, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Marian Olabarrietan Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetarako diputatua edota Eva Blanco Legebiltzarreko lehen presidenteordea. Horiek guztiak goizean zehar espero dituzte bozkalekuetan.
Laudion bozkatu du Ibarretxek, goizeko 10:00ak pasatxo zirenean, Pozik agertu da lehendakari ohia bozkatzeko aukera izan duelako. Botoa emateko unean adierazpenik egin ez duen aren, handik minutu gutxira mezu hauxe zabaldu du sare sozialetan:
Laudion bozkatu dut. Urratsez urrats, bai, baina etengabe. Aitarekin gogoratu naiz, beste pertsona askorekin ere... A ze poza!
— Juan Jose Ibarretxe (@LHKibarretxe) 2018(e)ko maiatzaren 6(a)
Herri eta eskualde bakoitzean erantzun beharekogalderak, dena den, ez dira berdinak. Batzuetan "Euskal Herri burujabe bateko" edo "Euskal estatu bateko" herritar izan nahi duten galdetuko dute bitartean, besteetan erabakitze eskubidearen alde egingo dute.
Zentzu horretan, eta Kanbotik, bueltan, parte hartzeko deia egin die Nikolasek herritarrei.
.@ZelaiNikolasEzk: "Herritarron esku dago bakean, bizikidetzan, demokrazian eta berdintasunean oinarrituko den etorkizuna eraikitzea". #Kanbopic.twitter.com/EaJuKDd6vk
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)