Jesus Maria Bravo Maestro ustezko etakidea estraditatu du gaur Frantziak Espainiara. Hegazkinez eraman dute Paristik Madrilera.
2003ko martxoan atxilotu zuten Bravo Hendaian, 2001ean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek bera atxilotzeko emandako euroaginduaren harira.
"Talde terroristako kide izatea" leporatzen dio Epainiako Justiziak, eta 1981etik 1983ra bitartean ETAri informazioa ematean.
Estradizioa
Bravo ustezko etakidea estraditatu du Frantziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu