Brian Currin abokatu eta bake prozesuetan adituak, Pierre Hazan nazioarteko justizian adituak eta Aaro Suonio Ipar Irlandako Desarmatze Batzordeko Kabinete buruak parte hartuko dute Baionan martxoaren 1ean egingo duten Bake Forumean.
Lokarrik eta Bake Bideak antolatu dute foroa, eta hain zuzen bigarrenak eman du parte hartuko dutenen berri. Iazko Bake Forotik ondorioztatutako gomendioak izango dituzte solasgai. Suoniok desarme, desmobilizazio eta bergizarteratze prozesuaz jardungo du, eta Hazanek, berriz, justizia trantsizionala.
Bake prozesuaren eraikuntzan, gizartearen egituratze fasea eta metodoaz ere mintzatuko dira.