Bridgestone enpresak enplegua erregulatzeko dosier berria aurkeztuko du, 1600 langileri eragingo die

2012ko apirilaren 20a
17:56
Entzun

Bridgeston enpresa multinazionalak enplegua erregulatzeko dosier berria aurkeztuko duela iragarri du. Neurriak Basauri eta Galdakaoko (Bizkaia) plantetan diharduten 1600 langileri eragingo die. 

Aurkeztutako espedienteak lan kontratuen etetea jasotzen du maiatza eta ekaina bitartean; 24 eguneko etetea Basauriko fabrikan eta 20 egunekoa Barakaldokoan. 

Bridgestone pneumatiko enpresak bost aldiz geldituko du produkzioa otsailean hasi eta apirilera arte. Zuzendaritzak adierazi du indarrean den lan erreformarekin ez duela zertan akordiorik lortu sindikatuekin, baina hitzarmen bat adosten saiatuko dela. 
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.