Gaur dira 23 urte Santi Brouard eta 18 Josu Muguruza ezker abertzalearen buruzagiak hil zituztela, eta, urtero bezala, bakoitzari lore eskaintza egin diote gaur Bilbon hainbat lagunek.
Jone Goirizelaia Batasunaren zuzendaritzakideak esan du gaur egun oraindik ezker abertzalearen kontrako errepresioak segitzen duela, baina eurek lanean segituko dutela, "herriak hitza izan dezan. Baten batek pentsatzen badu gatazka beste era batera konponduko dela, oker dago". Goirizelaiak adierazi du PSOEk uste duela ezker abertzalea dela arazoa, "baina ez da hala, haiek arazoa herri batekin daukate".
Batasuna, LAB edota EAE-ANVren kideak izan dira gaurko bi ekitaldietan, Errekalde eta Ametzola auzoetan.
Argazkian, hainbat lagun lorak eskaintzen. (Argazki Press)
Politika
Brouard eta Muguruza gogoan
Gaur 23 urte hil zuten Brouard eta duela 18 Muguruza. Ezker abertzalearen buruzagiak ziren biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu