Santi Brouard eta Josu Muguruzaren senide eta lagunek lore eskaintza bana egingo dute gaur, haien omenez. Lore eskaintzak Bilboko Ametzola plazan eta Errekaldeko plazan izango dira, 12:00etan eta 12:30ean, hurrenez hurren.
Gasteizen, Eusko Legebiltzarreko alderdiek bost minutuko isilunea egingo dute Brouard hil zuteneko 30. urteurrenean oroitzeko, 09:15ean.