Brouard kasuaren sententziak instrukzioa ikertu behar dela adierazi du gaur Joseba Azkarraga Justizia Sailburuak, eta Botere Judizialaren Batzorde Nagusiari Gonzalez Armengol instrukzio epailearen jokaera azter dezala eskatu dio, Miguel Navarro Salas lekuko babestua epaiketara azaldu ez delako. Halaber, Eusko Jaurlaritzak lekukoari emandako dirua itzultzeko hartuko beharreko neurriak har ditzala galdegi dio Espainiako Justizia ministroari.
Eusko Jaurlaritzak 124.000 euro ordaindu zizkion hiru urtean Navarro Salas lekuko babestuari, Brouard kasuan egin beharreko testigantzek eragingo zizkion kalte-ordainak aritzeko. Izan ere, Navarro Salas Armengol epailearengana jo zuen 1999an, HBko buruzagiaren hilketaren inguruko informazio zuela esanez. Epaileak soldata hori ordaintzea ebatzi zuen, baino iaz ordainketa etetea erabaki zuen, eta epaiketa guztian zehar ez da Navarro Salasen lekukotzarik entzun.
Brouard kasua
Brouard kasuko lekuko babestuari emandako dirua itzultzeko eskatu du Joseba Azkarragak
Miguel Navarro Salas Brouard kasuko lekuko babestuari Eusko Jaurlaritzak ordaindutako 124.000 euroak berreskuratu nahi ditu Joseba Azkarraga Justizia sailburuak, eta Bizkaiko Auzitegiari hartu beharreko neurriak hartzeko galdegin dio. Navarro Salas ez da epaiketara azaldu ere egin, eta eskaera horrekin, euskal gizarteari eta Brouard familiari egindako "iseka konpontzea" eskatu du Azkarragak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu