Joan den astean 20.000na euroko bermea ezarri zien Espainiako Auzitegi Nagusiko epaile Baltasar Garzonek Maribel eta Blanca Bruñori, libre geratu ahal izateko. Gaur 18:30ak aldera atera dira Alcala-Mecoko (Madril, Espainia) espetxetik.
ETAri ustez iraultza zerga "beren borondatez" pagatzeagatik preso sartzeko agindua zuen ekainaren 12an Garzonek berak. ETAri 6.000 euro pagatu ziotela argudiatu zuen epaileak, eta erakunde armatutik "ideologikoki oso gertu" egotea leporatu zien.
Ostiralean aske geratzeko bermea finkatu zienean epaileak adierazi zuen haien gaineko ikerketa "oso aurreratua" zeukala, eta horrexegatik haien egoera egokitu beharra zegoela.
Nolanahi ere, Espainiako estatutik ateratzeko debekua ezarri die epaileak.
Politika
Bruño ahizpak kartzelatik atera dira, 20.000na euroko bermea ordainduta
ETAri ustez 'iraultza zerga' ordaintzeagatik preso zeuden Orioko (Gipuzkoa) enpresaburuak, Garzon epailearen aginduz. Astero epaitegira sinatzera joan beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu