Euskal Presoak

Bruselak isunak jarriko dizkio Espainiari, aintzat hartzen ez baditu presoek Frantzian betetako urteak

Vera Jourova Europako Justizia komisarioak ohartarazi du aurreneko aldiz isunak jartzeko prozedurak abiaraziko dituela.

Vera Jourova Europako Justizia Komisarioa ekainean Madrilen egindako agerraldi batean. FERNANDO ALVARADO / EFE
Berria
2015eko urriaren 3a
09:37
Entzun

Vera Jourova Justizia komisarioak atzo igorri zuen mezu hori, eta Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak gaur nabarmendu du Madrili zuzendutako abisua dela. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak ez du baimendu Frantzian zigorra bete eta Espainian delitu beragatik zigortutako euskal presoei espetxealdiak murriztea, nahiz eta Europako Batzordearen 675/2008 zuzentarauak hala agindu.

Bilbaok jakinarazi duenez, Europako Batasuneko exekutiboa prest agertu da itunak ematen dizkion eskuduntzak baliatzeko, horrela urratze eta komunikaziorik ezak eragindako arazoak konpondu ahal izateko. Bruselak, gainera, laguntza eskainiko die estatuei zuzentarau hori betearazteko. Bruselak “erantzun sendoa” eman duela azaldu du Bilbaok. Atzo EAJk Europako Batzordeari zuzentarauaren urratzeari buruzko galdera egin ostean iritsi zen Jourovaren erantzuna. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.