Lau egunetan 13 estatutako 25 europarlamentarirekin bildu dira Herrira mugimenduko kideak. Europarlamentarien aldetik "jarrera ona eta kezka" sumatu dituztela azaldu dute gaur, bereziki sakabanatzearen, 197/2006 doktrinaren aplikazioaren eta Ines del Rio presoaren kasuaren inguruan.
Gaur Flandriako Parlamentuan egon dira. Han N-VA —Flandriako alderdi nagusia— eta CD & V alderdi sozialdemokratako ordezkariekin bildu dira. Kurdistango KNK eta BDPk Bruselan duten ordezkaritzarekin ere izan dira.
Atzo Talde Popularreko kideekin bildu ziren.