Alegazioak alde eta kontra jaso ditu Pasaiako Portu Agintaritzaren proiektuak: aldekoak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak, Merkataritza Ganberarenak eta batzar nagusienak, besteak beste. Horrez gain, portuko erabiltzaileen elkarteak, Giportek, alegazio bat jarri du aldeko 753 sinadurarekin; besteak beste, Donostiako Aquariumarena.
Kontrako alegazio ugari
Kontrako alegazioak aurkeztu dituztenen artean, honako hauek aipatu zituen Buenek: Euroberdeak, Ezker Batua, Eusko Alkartasuna eta Aralar alderdiak; ELA eta LAB sindikatuak; Greenpeace, WWF Adena, Oceana, Eguzki, Jaizkibel Bizirik, SEO Birdlife, EIBE
Buenek eskertu ditu portuaren alde agertu direnak, eta kritikatu ditu kontrakoak: «Aurkako alegazioen zati handi bat aldez aurretik zehaztutako jarrera politikoen ondorioz jarritakoak dira, eta ez daukate zerikusirik Ingurumen Iraunkortasunerako Txostenarekin».
Horien artean aipatu ditu Jaizkibel Bizirik-ek aurkeztutako sinadurak, eta leporatu dio Kilometroen festan, urriaren 3an, bildu izana haietako gehienak. Are gehiago, haietako batzuk, ezker abertzalea eta EA, uda aurretik biltzen hasi zirela salatu du. Eguzkiri jarrera ideologiko zehatz batekoa izatea eta Buenen izen onari eraso egitea leporatu dio.
Bestalde, portuak iragarri du kanpoko kaia joango den eremuaren azterketa geotekniko eta geomorfologikoa egiten ari dela.