Bideoa: Aietetik, Arnagara (Julen Aperribai, BerriaTB).
ETAk 2011n eman zuen bukatutzat bere jarduera armatua, eta iaz eman zituen armak. Aurretik, ezker abertzalean eztabaidatu zuten norabide aldaketa. Azken zazpi urteetan, ETAk pauso erabakigarriak eman ditu gaur iragarriko duen amaierara iristeko. Webgune berezia: Konponbideari begira.
2009, azaroa: Ezker abertzalean eztabaida hasiera estrategiari buruz.
2010, otsaila: Aldaketaren ebazpena: Zutik Euskal Herria.
2011-10-20: ETAren jarduera armatuaren behin betiko bukaeraren iragarpena.
2014-7-20: ETAk esan zuen «borroka armatuaren egitura logistikoa eta operatiboa» desegin zituela.
2017-2-19: David Plak Gara-n esan zuen ETAk «hausnarketa prozesu bat» egingo zuela orduko udaberritik aurrera.
2017-4-7: ETAk erakunde armagabetzat jo zuen bere burua, BBCn, agiri baten bidez.
2017-4-8: Armagabetze eguna.
2017-4-16: ETAren Aberri Eguneko agiria, esanez gogoeta hasiko zuela bere ibilbideaz eta etorkizuneko erabakiez.
2017, apirila: ETAren eztabaidaren txostenak banatu zizkien Zuzendaritza Batzordeak militanteei.
2017-9-27: Gudari Eguna: ETAk adierazi zuen etorkizunean ez dela eragile politiko izango.
2017-10-18: HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeak eta Foro Sozial Iraunkorrak giltzarri jo zuten ETAren «egitura militar guztiak desegitea».
2017-12-2: ETAk azaldu zuen ez duela EPPK gidatzen.
2018-1-4: Foro Sozialak zioen uda aurretik espero zuela ETAren «desmobilizazioa».
2018-2-22: Gara-k ETAren eztabaidako dokumentuetako zati batzuen berri eman zuen; militanteak bozkatzen ari ziren.
2018-4-1: ETAren Aberri Eguneko agiria. Eusko gudariak omendu zituen, eta iragarri bere barne eztabaidan onartutako lehen adierazpena zela. Eztabaida, bukatzear.
2018-4-20: Adierazpen batean, ETAk esan zuen «zinez sentitzen» duela ibilbide armatuan eragindako kaltea.
2018-4-16: ETAk eragileei orduan datatutako gutuna bidali zuen, bere bukaera jakinaraziz.
2018-5-3: Genevan egin du ofizial ETAk bere ibilbidearen amaiera, Henri Dunant zentroak, azken adierazpena helarazita. "Egitura guztiak desegjn" ditu.