"Nabarmena izan da auzipetuen kontrako froga falta". Hala esan du gaur Arantza Zulueta Amnistiaren Aldeko Mugimenduko (AAM) defentsak epaiketako azkeneko auzi saioan, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bi hilabete iraun du epaiketak eta "berme juridikoak urratu" egin direla uste du Zuluetak. 27 lagun daude auzipetuta, eta fiskalak haietako 24ren kontrako zigorrak eskatu ditu aste honetan.
Auzipetuek "konponbide demokratikoak bilatzeko lanean" jardun dutela adierazi du defentsak eta, urteetan epaiketaren zain egon arren, "duintasuna eta konpromisoa" erakutsi dutela. "Baina ez dituzte zigortuko egin dutenagatik, baizik eta direnagatik". Hori dena gelditzeko eskatu du, eta "euskal independentismoaren kontrako borroka gerra" ez dadila bihurtu.
Xabin Juaristi auzipetuak azpimarratu du beraiek kartzelan sartuta ere Amnistiaren Aldeko Mugimendua ez dela desagertuko.
AAM-ren kontrako epaiketa
Bukatu da AAMren kontrako epaiketa, "berme juridikoak urratuta"
Defentsak dio "nabarmena" izan dela auzipetuen kontrako "froga falta". Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 27 lagun daude auzipetuta, eta fiskalak 24ren kontrako zigorrak eskatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu