'Egunkaria' auzia

Bulebarrean Uriaren askatasuna eskatu dute; arratsaldean Zarautzen galdegingo dute

Gaur betetzen dira 17 hilabete 'Egunkaria'-ren kontrako operazio poliziala hasi zela. Horrenbestez, hainbat ekimen gauzatzen ari dira operazio horren ondorioz oraindik preso dagoen Iñaki Uria 'Egunkaria'-ko kontseilari ordezkariaren askatasuna eskatzeko. Donostiako Bulebarrean ekarretaratzea egin dute, hilero bezala, 'Egunkaria'-ko langile ohiek deitura. Zarautzen elkarretaratze nazionala egingo da 20:00etan Udaletxe aurrean Iñaki Uria Askatu taldeak deituta.

2004ko uztailaren 20a
17:03
Entzun
Zarauzko elkarretaratzea Iñaki Uria Askatu Taldearen lehenengo ekimena izango da. Taldea Egunkaria-ren aldeko Zarauzko batzordeko kideek sortu dute. Bertako kide Txumai Iturriaren hitzetan, herri batzorde hark jarritako helburuak bete zituen "bat izan ezik: Uriaren askatasuna lortzea".

Bestalde, taldeak webgune bat jarri du martxan Uriaren askatasuna eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.