Europako Parlamentuko eta Alemaniako Bundestageko hamabost kidek Aieteko Adierazpena sinatu dute. Hala, adierazpena sinatu dutenen zerrendara gehitu da Alemania. Kofi Annan eta nazioarteko beste pertsona batzuek onartu zuten adierazpena, 2011ko urriaren 17an, Euskal Herriko bake prozesua sustatzeko.
Hiru alderditakoak dira: Alderdi Berdea, FDP-Alderdi Liberala eta Ezkerra. Alemaniako hamabost legebiltzarkideren ustez, «nazioarteko komunitateak Euskal Herriko bake prozesuaren alde egindako ekarpen garrantzitsua da Aieteko Adierazpena». Hango esaldi bat azpimarratu dute: «Bakea lortzeko aukera bat dagoenean horri heldu behar zaio».
Bundestageko hainbat kidek Aieteko Adierazpena sinatu dute
Alemania adierazpena babestu duten herrialdeen zerrendara gehitu da, hamabost sinadurarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu