Politika

Burlatako alkateak udal karguak kendu dizkio Nafarroa Bairi

PSNk gutxiengoan aginduko du orain. Koalizioaren iritziz, "Nafarroako eskuinarekin duen akordioa indartzea bilatzen du PSNk".

2009ko urriaren 23a
19:03
Entzun
Jose Muñoz Burlatako alkateak Udaleko gobernuan zituzten karguetatik kendu ditu gaur Nafarroa Bai koalizioko zinegotziak. Erabaki horrekin, PSNko Eskualde Batzarrak urriaren 17an adostutakoa bete du. Izan ere, 2007ko hauteskundeetatik hainbat herritan Nafarroa Bairekin zituzten udal akordioak bertan behera uztea erabaki zuten batzarrean.

Bi alkateordetza, Zerbitzu Orokorretako, Euskarako eta Gizarte Ongizate-Berdintasunerako hiru batzordeburuak, eta Batzorde Informatiboen Presidentzia galdu ditu NaBaik.



PSNk orain gutxiengoan aginduko du Burlatan. Erriberrin ere berbera egin zuen. Barañainen, berriz, NaBaiko alkatearen aurkako zentsura mozioaren alde agertu zen, alkatetza UPNren esku utziz. PSNk eta NaBaik akordioak zituzten bertze herrietan -Altsasun, Atarrabian eta Zizurren-, elkarlana amaitutzat jo dute sozialistek.

NaBairen iritziz, udal akordioen hausturekin "Nafarroako eskuinarekin duen akordioa indartzea bilatzen du PSNk".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.