BURTSA. Arazoak nik?

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Solbesek ukatu egin du Espainiako finantza sistemak likidezia arazoa duenik. Eraikuntza enpresei galdetuta ere, nekez aitortuko du inork. Baina argigarria da atzoko danbatekoarena: Sacyrrek %5,1 galdu zuen, ACS eta FCCk %4na pasa, Bankinter eta Popular bankuek, FCCk eta Sogecablek %3na pasa, Banesto eta Sabadell bankuek %2na pasa eta bi handienek, BBVA eta Santanderrek, %1na pasa, BNP Paribas eta Credit Agricolen gisan. 4.078 milioiren salerosketarekin, Edurnezurik 1.141 mugitu zituen eta %1,78 galdu zuen. Horrela, Ibex-35 nahiz Bilbao-2000 amiltzea ez da zaila. Kontua da ipuinaren amaieraren arrastorik ez dela ikusten eta arazoak ukatzeak ez dituela konpontzen. Hori gutxi ez eta AEBetako txikizkarien salmentak uste baino gutxiago hazi ziren. Dena den, Italiako Enel (-%0,66) gai izan da AEBetako merkatuan 2.500 milioiko zorra merkaturatzeko eta Endesa (=) irensteko planak aurrera jarraitzen du.

Likidezia falta. Torthern Rock, hipoteka maileguak ematen 1850etik jarduna, likidezia eskasiak estuen hartu duen banku britaniarra da. Ingalaterrako banku zentralak laguntza maileguak eman behar izan dizkio, 1973. urtean Cedar Holdingsi eman zizkionetik lehen aldiz. Maileguen kopurua ez da oraindik plazaratu, baina Northern Rockek aurten 750 milioi euroko mozkin gordina espero du. Errentagarritasun eta kaudimen arazoa barik, likidezia falta pairatu du Newcastlen egoitza duen bankuak. Lehenago Alemaniako Sachsen eta IKB bankuek bezala, laguntza behar izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.