Microsoftek Yahoo!ren EEPa egiteak (%62ko gainsaria) zerikusi gutxi du Wall Streteko enpresa gehienen nondik norakoarekin, baina erosle abailduak berpizten ditu eta zenbaki beltzak sendotzen. Asto buruak, asteburuaren atarian. Europan ere mugitu zen diru apurra barruranzko indarrez sartu zen akzio azokan eta Iberdrola helburu duen mugimendu korporatiboaz haratago, bada eroslerik eraikuntza enpresei eta bankuei begira. Dolarretan zorpetzea merkatzen ari da; (gutxiago baina) baita eurotan zorpetzea ere, eta horrek, euroa sendotu arren, zenbait inbertsio estrategia berpitz dezake. Esanguratsua da, esaterako, FCCren (+%2,2) barruan Koplowitzek %44raino handitu izan partaidetza, eta Iberdrolan ere Galanek erosketak egiteko profitatu izan izan diren jaitsierak. Astoa arrantzaka entzuteak zerbait adierazten badu, enpresak barrutik eta ongien ezagutzen dituztenei erreparatzea ere komeniko da
.
Colonial. Colonial (-%1,54) erostekotan ere, General Electricek jakinarazi du gehienez ere 1,5 euro ordainduko lituzkeela. Aktiboen balio garbi gaurkotuaren arabera kalkulatu du prezio hori, kotizazioa nabarmen kaltetuz. FCC ()ren %15 dago aktibo horien artean.
Iberdrola.Politikako zaratotsa nabarmentzen ari da, geroz eta gehiago, Iberdrolaren (+%1,77) gaineko balizko Erosteko Eskaintza Publikoaren (EEP) harira. BBK aurrezki kutxak bederen, ohar argigarria plazaratu du jada, Iberdrola zatitu eta saltzearen aurka.