BURTSA. Baliogabetu edo baliojabetu

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Ezein zurrumurru ukatzeak (Monkloatik BBVArainoko (+%0,94) argilunak edo Santander (+%0,9) eta enparauen ABN (-%0,85) modu erasokorrean bereganatzeko asmoak) edo zernahi epaitegiren erabakik, baliogabetze erlatiboa baino ez dute eragiten. Zalantzek eta sasiak ere badute euren balioa. Eskaintza argi eta publikoek, bestalde, baliojabetu egin dezakete enpresa bat, esaterako. Berez objektiboki lukena baino balio handiagoa emateraino, ere bai. ABN, Altadis (+%0,6) edota Repsolen (+%0,64) Argentinako YPF filiala daude jabe eta balio berriak jasotzear, baliojabetuta edo baliojabetzear. Edurnezurik (+%0,36) ere goranzko joera erakutsi arren, Inmocaral (-%1,97) edo Sacyr (-%1,64) adreiluaren pitzadurak erakusten ibili ziren. 3.619 milioiren akzioak salerosi ziren. Gaur EBZk igoerarik ez egitea espero arren, ekainerako igoera baliojabetu dezakela uste da. Bernankeren zain, dolarra eta Wall Street urduritu egin ziren.

Dermoestetica. Dermoestetica (+%12,65) bere mozkinak itxuratzen ari dela dirudi baina kotizazioak atzo egin zuena, ez zen nolanahiko ebakuntza izan. Mozkina hamarkoiztu dela egia da, baina aurtengo lehen hiruhilean 2,6 milioi irabaztea, ezin esan mozkin edertasunaren eredurik onena denik. Italiako negozioen berregituratzea eta Erresuma Batukoaren bilakaera ona azpimarratu zuten kudeatzaileek. Kotizazioak 10 eurotik gora egin du jauzi, burtsaratu zen garaian ezagututako mugetarantz. Clinica Bavieraraino (+%1,27) hedatu zen feeling positiboa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.