Wim Windersenkultuzko filma gogora ekarriz, Bilbo, Texas gidoia idatzi zuen atzo BBVAk. Bere helburuak, baina, ez dira artistikoak. AEB hegoaldean latinoamerikar franko dago, eta Texas Regional bankua erosita, merkatu horretan jauzi egiteko pausoa eman du. Texasko petrolioa ez baina Repsol-YPFren negozioa ez du gustoko eta partaidetza saldu du. Hori bai 523 milioi euroko gainbalio oparoa lortuta. Albiste idortea izan zen atzo, bestela. Berriz ere, AEBetako inflazioaren gaineko kezkak dituztela esan du Clevelandeko Erreserba Federaleko buruak. Horrek esan nahi du Fed-ek interes tasak igotzen jarraituko dutela, eta hori badakite burtsek, baina adierazpenok goibeldu egin zuten jarduna. Ibex-25ak %0,6 utzi zituen. Albiste iturrietako bat Arcelor izan zen (-%2,07), Mittalek eskaintza ez duela berrituko jakin baitzen. La Sextak Bartzelonaren futbol eskubideak lortu izana Antena 3 (%3,14) eta Telecinco (- %1,84) zigortu ditu.
BME. Bilbo, Bartzelona, Madril eta Valentziako burtsako biltzen dituen Bolsas de Mercados Españolesek laster Saltzeko Eskaintza Publikoa egingo du, eta operazio horretan, kuotaren %30 batekin, parte hartu nahi du Norbolsak. BMEk kapitalaren herena burtsaratuko du.
Schering. Bayer (-%1,71) eta Merck (-%1,91)nor baino nor lehiari ari dira Schering (+%0,1) farmazia taldea eskuratzeko. Bayerrek akzioen%75 erosteko akordioa zuen esku artean, baina tartean, Merck sartu da eta orain ez dago garbi zer gertatuko den.
BURTSA. Bilbo, Texas
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu