BURTSA. BURTSA

Tourreko Euskaltel

Joseba Barandiaran Andueza.
2006ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Nahi eta ezin aritu da talde laranja. Ibex-35 indizea bezala. Biek ere aurrean zituzten zailtasunak handiak dira: batetik petrolioaren garestitzea, Iberiari %3,12 galaraziz. Etapak irabaztea beti da zaila, Ekialde Hurbilean bortizkeria esprinta badago: dirua akzioetatik errenta finkora joan zen, indize guztiak gorrituz. Mayo liderrak pott egin zuen, atzo Edurnezurik (-%1,3) lez. Isasi saiatu zen bezala, Bankinter (+%0,74) banku laranja ere saiatu zen, baina tropelkideek ez zioten lagundu. Teknologia enpresek bolada txarra daramate gainera: Nokiak bai, baina Ericssonek ez baitie iazko bigarren hiruhileko emaitzei eutsi(%2 gutxiago irabazi baitu). Nuevo Mercadon %4na pasa galdu zuten Abengoa eta Jazztelek, %2na pasa Puleva eta Tecnocomek eta, Zeltia eta Ibex-35eko Indrak ere %1na pasa. Fadesak (-%6,6) %16 Ã’bainoÓ ez ditu mozkinak handitu. 2.215 milioiren salerosketa, Euskaltelen ahalegina lez, ez da gutxi.

Eraikuntza. ACS (-%1,56) eraikuntza enpresak, Dragados filialaren bidez, lau fosfato lantegi eraikiko ditu Saudi Arabian. Ongarri industria garatzeko egitasmoak 192 milioiko aurrekontua du. Bistan da, dibertsifikazio geografikoa landu duela Florentinok.

Araudi aldaketa. Erosketa Eskaintza Publikoen (EEP) araudi berria proposatzea onartu du Espainiako gobernuak. Horren arabera, enpresa baten boto eskubideen %30 gainditzen dutenek kapitalaren %100aren gaineko EEP bat aurkeztu beharko dute. Europako legedien ildoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.