Batzuk De Juanarekin gogoratzen dira, beste batzuk Ibex-35 edo Bilbao-2000 indizeez eta zenbait Tricheten interes tasen igoerez. Mugaren bat egon, egon behar du. Non ordea ? Momentuz Ibex-35 indizeak 13.000 puntuko mailatik gora egin du lo bart, lehen aldiz eta nekez esango du inork EBZk loa kendu dionik, esan eta izan ari delako, pixkanakako igoeretan. Akzio azokan igoerak jaitsiera baino gehiago eta handiagoak izan ziren, besteak beste, BBVA (+%3,24) eta Repsol-YPF (+%2,37) Ã’blue chipÓen bultzadagatik. 4.288 milioiren akzioak salerosi ziren eta horietan 800 izan ziren Bilbon egoitza duen bankuaren akzioetan. Santander (+%0,96) eta Edurnezuri (+%0,15) erraldoiek ere 600na milioi euro pasa mugitu zituzten. Ez da gutxi, muga horiek gainditzerik baden arren. Trichetek abenduko ortzimuga %3,5ean ikusten du baina, aldiberean, errenta finkoan, 2 eta 10 urtera diren zorrek interes oso antzekoa eskaintzen dute jada.
Ryanair. Ryanair hegaldi konpainiak Erosteko Eskaintz Publikoz (EEP) Aer Lingus lehiakide irlandarra erosi nahi du, 1.480 milioitan. Kataluniako Vuelingek Saltzeko Eskaintza Publikoa (SEP) burutu dezake 2007 haseran eta Iberia (+%0,45) ez zen askorik mugitu.
CNE. CNE Espainiako energia batzordeari zuzendu zaio ACS (+%0,75), Iberdrolan (-%0,36) %10eko partaidetza gainditzeko baimen eske. Fenosan (-%0,05) ere partaidetza garrantzitsua duelako egin du hori. Bategite partituraren lehen konpasak dira.
testua testua testua testua testua testua testua testua.
BURTSA. BURTSA
Non dago muga?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu