Garoñakoa ez zen atzoko Tentsio erregulagailuen arazo bakarra izan. Goiz eroa izan zuen Bilbao-2000 indizeak, bankuen inguruko zurrumurru eta espekulazioa medio. Santanderrek (+%1,67) Banesto (+%3,83) salduko ote duen zabaldu zen, akaso baita BBVA (-%0,47) erosi nahian agertuko litzatekeen edonori Erosteko Eskaintza Publikoz (EEP) erantzuteko asmoz ere. Bolatilitate enkante bat egin behar izan zen, bereziki BBVAren inguruko mugimenduaren beroak eraginda, 20,16 eurora iritsi baizen goizean akzioa, arratsean 19,01 euroan amaitzeko. Mendi suitzarra edo Tentsio erregulagailu garoñarra, nahiago baduzue. Sabadell (+%1,53) ere gorantz. Finean, beste maximo historiko bat, hirugarrena erreskadan. Santanderrek 36 puntu eman zizkion Ibex-35ari eta Iberdrolak (+%0,92) 8 puntu, BBVAk galarazi zizkionak. Edurnezurik (-%0,36) 7 puntu galarazi zizkion. Gainontzean, Cintra eta Fenosak %1na pasa galdu zuten.
Dolarra. Dolarra indartu egin zen 1,26 euroraino, ezustean AEBetako langabezi tasa jaitsi eta gero. Joera baieztatuko balitz, AEBetako ekonomiaren moteltzeaz dauden beldurrak desagertuko lirateke eta, horrek, bertako interes tasak igotzen jarraitzea eragin.
Telekomunikazioak. Telekomunikazioen munduan azken aldian poz gutxi. Deutsche Bankek Telecom Italiaren (-%0,96) gaineko gomendioa txartzeak, Telefonica (-%0,36) eta Deutsche Telecom (-%0,24) ere kaltetu zituen. France Telecom (+%0,32) salbuespena izan zen.
BURTSA. BURTSA
TENTSIO ERREGULAGAILUARENA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu