Kontxaren ostean kantabriarren harrotasuna urteko maximoan da, burtsa bezala. Burtsa azken sei urteotako maximoan dago, gainera. Egun, duela seiurte zenaren bikoitza da Ibex-35 (+%0,7) indizeko enpresen mozkina eta, hortaz, orduko maila berean egon arren, akzioak erlatiboki merkeago ei daude orain orduan baino. Kontua betikoa da: indizeak ziaboga noiz hartuko duen asmatzea. Atzoko eguna ere ez da erabat esanguratsua, AEBetan lanaren jaieguna ospatzeak, salerosketa murriztu baitzuen. Baina 1.508 milioiren salerosketa izan zen burtsako tosta artean; hain gutxi ere ez da. Igoera nagusiak eraikuntza enpresek eta telebistek izan zituzten: Telecinco %3 pasa igo zen, Sogecable %2 pasa eta %1 Antena 3. BBVA (+%1,44) eta Santander (+%0,58) ere portatu ziren, Edurnezuri (-%0,22) ez bezala. Alegia, blue chip bat izatea, kantabriarra izatea, ez dela nahikoa: Castro, Pedreña edo Astillero ez baitira berdin.Petrolio konpainia. Repsol-YPF (+%0,58) Boliviako gobernuarekin gatazkan dabil. Arazo horiek eragotzi diote burtsan bilakaera hobea: akzioa 22,52 euroan da eta 24,67an amaitu zuen 2005eko ekitaldia; %8ko galera eta petrolioa merkatzen ari da, maximoetatik urruntzen.
Aire konpainia. Iberia (-%0,52) erregaiaren garestitzeak kolpatu zuen baina merkatzeak, aldiz, ez dio onurarik egiten. Iaz 2,29 euroan amaitu zuen kotizazioak eta 1,93 euroan dago, zortzi hilabete geroago. %15,7ko galera, ez da txantxa.
BURTSA. BURTSA
Kantabriarren harrotasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu