BURTSA. Burua uretan

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Igor Portu bezain larri ez, baina arnasa falta zaiela, burua uretan dabiltza burtsak. Atzoko lehen orduetan blue chipen eskutik zenbaki beltzekin abiatuta, indarra galdu zuten orduek aurrera jo ahala. AEBetan mozkin aurreikuspenak txartzen ari dira hainbat enpresa eta Txinaren hazkundea ere moteltzen ari da. Maximoen ezkur ametsetan dabilen txerritxo ehiztariarentzat, tortura hutsa. Finantza sektorea merkatzen ari da, energiarena garestitu da lehenaz gain eta azpiegitura publikoen arora goazela dirudi, izan espetxe edo abiadura handiko trenak. Espainiako gobernuak superabit publikoa baliatuko du etxebizitzen merkatuaren geldotzetik datorren kolpea leuntzeko eta enpresen akzioak gorantz egin zuten atzo. Baina Edurnezuri (-%1,98) ere galeretan murgilduta, nekez eusten diote gure indizeek beltzari. Banestok (+%0,51) atzo hasi zuen mozkinen kaleratzeak mugarri izango dira.

Eragin politikoa. Rodrigo Rato NDFko buru ohia, Santander (+%1,23) bankuaren nazioarteko aholku batzorderako hautatu dute eta Tony Blair ere, JPMorgan bankuaren kontseilukide izango da. Badirudi krisi garaian eragin politikoa ziurtatu nahi dutela finantza erakundeek.



Berregituraketak. Krisiak garai aproposak dira moldaketak eta bategiteak eragiteko. Bank of Americak 4.000 milioi dolarren truke erosi du Countrywide hipoteka eta inbertsio bankua. Iazko maiatza amaieran sei aldiz gehiago balio zuen Countrywidek burtsan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.