BURTSA. Deskargan gora

2008ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Itzuli dira aldapa txikiena ere gainditu ezineko malda bihurtzen duten egunkarietako mapa polit horiek. Mendiko etapa gogorren itxura du burtsen azken hilabeteotako mapak ere. Urtarrilean abiada bizian jaitsi zuten Tourmalet, eta orduz gero errepidea gorantz doa,tartean behin, galgarik gabe, sekulako bihurguneei aurre egin behar dieten arren. Atzo, bankuak eta meatzaritza enpresak izan ziren burtsako Contador: bankuen taldean, aldapari gogotsu ekin zion UBSk (+%5,8), eta bigarren talde batean sartu ziren BNP Paribas, Credit Suiss eta Societe Generale, %2,5 ingururekin. Atzerago, tropelean, BBVA (+%1,02) eta Santander (+%0,75). Guztiei bizkarrezjo zien Merrill Lynch izeneko haize batek, kredituaren merkatuan okerrena pasa dela esanez kaleratutako txostenarekin. Meatzaritza enpresen lasterketan,BHP Billiton garaile, (+%4,2) eta Anglo American (+%3,9) eta Rio Tinto (+%2,5) podiumean.

Yahoo. Microsoften erosteko eskaintzari berriro ezezkoa eman dio Yahook (-%1,48), txikiegia dela argudiatuta. Yahooko zuzendaritzak bere eskaintza onartu ezean, zuzenean akziodunekin hitz egingo duela iragarri du Microsoftek. Akzioko 31 dolar eskaini zituen, baina orain, Bill Gatesen enpresaren akzioek ere behera egin dutenez, 29 dolarretan dago.



Pescanovaren akzioak %7,23 egin du gora, zabaldu ostean Leonen bi lagun behi eroen gaitzak jota hil direla. Haragi kontsumoa jaitsi eta arrain izoztuena igoko dela uste dute merkatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.