BURTSA. Erriberako ikastolena

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Urteetan izan dira Nafarroa hegoaldeko ikastolak alegaltasun moduko linbo bitxi batean. Hein batean, horrela daude akzio azokak egun. Egoera normala ez da, horretan ez da zalantzarik; baina salerosketa bada, igoera eta jaitsierak badaude eta, itxuraz, ez dago egiturazko aldaketak emango diren aztarnarik. Telefonica (+%2,58) Ebro bezain sendo eta geldiezin ari da. %1na galdu zuten Sacyr eta Ferrovialek ordezkatutako eraikuntza sektorea Bardea bezain idor eta latz agertzen da. Eta bankuak, aldiz, gorabeheratsu dabiltza, zailtasunak zailtasun: Bankinterrek %4,21 irabazi zuen bere akziodun nagusiak partaidetza handitzen ari direlako; Santanderrek %1,02 irabazi zuen analistekin etxean antolatu duen Oinez gisako bilkuraren harira; baina Popular edo Banesto,%0,8na galdu eta linboa zerua ez dela gogorarazteko prest dira. Nafarroa Oinez baten kantaren aldaera hartuz, «zein arraroa mailegurik gabe, banku artekoa !».

Gora etengabe. Telefonicari ez zaio Euriborraren bilakaera ardura. Baina biak hala biak, gora eta gora ari dira, 2001eko maila jo duelarik Edurnezurik ere, akzioko 19,1 euroan. Zor dezente jaulki berritan, cash flow edo diru sarrera indartsuak sendotu du Ã’telekoÓa.



Finantzaketa garestitu. Iberia (+%0,66) Erosteko Eskaintza Publiko (EEP) bat jasotzear zela uste genuelarik, apirilean, 4 euroko mailaz gora ibili zen akzioa. Orain, finantzaketa garestitu egin denez, EEP jasotzea zalantzazkoagoa da eta, nolanahi ere, 3,07 euro inguruan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.